2021/02/04

Nuclear Revenge bandak "Dawn of the Primitive Age" bigarren diskoa argitaratuko du

Gasteizko Nuclear Revenge thrash/black metal taldeak Txinako Awakening Records zigiluarekin sinatu du, eta Dawn of the Primitive Age bigarren diskoa urtearen lehen erdian kaleratuko dute. 40 minutu ingurukoa izango da.

Zigiluaren arabera, laukore arabarrak 80eko hamarkadako thrash alemaniarra eta black/thrash metal australiarra nahasten ditu. Kreator, Sodom, Destroyer 666, Slayer eta Possessed taldeen eraginak dituztela gaineratu dute.

Let the Tyrants Rise estreinako lana 2018an plazaratu zuten, eta jarraian duzue osorik entzungai.

Hurrengo kontzertuak