2022/03/25

Nukore: "Amazombies" single berria aurkeztu dute

Gasteizko Nukore metal/hardcore taldeak Getting Lost bosgarren diskoa kaleratuko du maiatzaren 6an. Pixkanaka abestiak aurreratzen ari dira, eta iritsi da hirugarrena: Amazombies.

Beste bi kantuak, berriz, jarraian dituzue entzungai:

Nukore - Revolving Door

Nukore - Pharmafia

Lan berria Gasteizko Silverstar Studios-etan grabatu dute Iker Bengoarekin. Beste behin ere, azala Paul Urkijo artista eta zinema zuzendariak egin du. Jarraian duzue ikusgai kantu zerrendarekin batera.

01. AmaZombies
02. PharMafia
03. My Life, My Choice
04. Revolving Door
05. Shame On The Dog
06. Seed Of Pain
07. The Cage
08. Be Honest

Hurrengo kontzertuak