2022/04/21

Nukore bandak "Getting Lost" diskoaren laugarren singlea aurreratu du

Gasteizko Nukore metal/hardcore taldeak maiatzaren 6an argitaratuko du Getting Lost bosgarren diskoa. Iritsi aurretik, lau single aurreratu dituzte, eta jarraian duzue entzungai laugarrena: The Cage.

Gainerako aurrerapenak, berriz, ondorengoak dira:

Nukore - Amazombies

Nukore - Revolving Door

Nukore - Pharmafia

Lan berria Gasteizko Silverstar Studios-etan grabatu dute Iker Bengoarekin. Beste behin ere, azala Paul Urkijo artista eta zinema zuzendariak egin du. Jarraian duzue ikusgai kantu zerrendarekin batera.

01. AmaZombies
02. PharMafia
03. My Life, My Choice
04. Revolving Door
05. Shame On The Dog
06. Seed Of Pain
07. The Cage
08. Be Honest

Hurrengo kontzertuak