2022/03/04

Nukore bandak "Revolving Door" bigarren singlea aurkeztu du

Gasteizko Nukore rap metal taldeak maiatzaren 6an argitaratuko du Getting Lost bosgarren diskoa. Bitartean, bi dira aurkeztu dituzten aurrerapen abestiak. Revolving Door izenekoa da bigarrena.

Laukoteak beste single bat estreinatu zuen otsailean, bideoklip eta guzti: Pharmafia. Iñigo Arr eta Igor Cruchaga bikoteak zuzendurikoa da, Recrum Media eta Dando al Rec bat eginda.

Diskoa Gasteizko Silverstar Studios-etan grabatu dute Iker Bengoarekin. Beste behin ere, azala Paul Urkijo artista eta zinema zuzendariak egin du. Jarraian duzue ikusgai kantu zerrendarekin batera.

01. AmaZombies
02. PharMafia
03. My Life, My Choice
04. Revolving Door
05. Shame On The Dog
06. Seed Of Pain
07. The Cage
08. Be Honest

Hurrengo kontzertuak