2024/03/17

Nukore laukoteak itzalaldia iragarri du

Gasteizko Nukore metal/hardcore taldeak The Blackout izenburua jarri dio seigarren diskoari. Laukotea emankorra izaten ari da azken urteotan.

Lan berria azaroaren 15ean argitaratuko dute, eta aurrerapen gisa Mario C Vaises artistak egindako azala aurkeztu dute. Kanta zerrendarekin batera ikus dezakezue:

01. Hunger Games
02. Hate Is A Burden
03. Pay & Obey
04. Planet B
05. Lost
06. War Dog
07. This Light Of Mine
08. Don't Do It!

Beste behin ere, Iker Bengoarekin grabatu dute diskoa haren Gasteizko Silverstar Studios-etan. "Lan honetan metal, hardcore, rapcore, nu metal, crossover eta energia asko topatuko duzue", adierazi du bandak.

Getting Lost aurreko lana 2022ko maiatzean plazaratu zuten. Osorik entzun dezakezue jarraian:

Hurrengo kontzertuak