2023/11/16

Nulled bandak bigarren aurrerapena aurkeztu du: 'Mind Ruler'

Gasteizko Nulled metalcore taldeak The Traitor bigarren diskoaren beste aurrerapen bat aurkeztu du: Mind Ruler. Lan berria Diego Teksuorekin grabatu dute, eta Teksuok berak kolaboratzen du aipaturiko abestian.

Datorren urteko otsailaren 16an plazaratuko dute Art Gates Records zigiluaren bidez. Azala eta abesti zerrenda aurkeztu dituzte:

01. 65432
02. Dreams
03. Embracing The Darkness
04. Pt.1-Love
05. Pt.2-Rage
06. Toxic Bond
07. Heal
08. The Traitor
09. Mind Ruler
10. Survive & Suffer

Diskoaren eta azalaren kontzeptua azaldu du boskoteak: "Diskoarekin talde gisa egin dugun bidaiari forma eman dioten emozio eta esperientzia sakonenak transmititu nahi ditugu. Letrek gizartearen alderdi intimo eta primarioetan sakontzen dute, emozio-espektro zabal bat arakatuz, maitasunetik eta suminetik hasi eta gure instintu ilunenetaraino. Lanaren gai nagusia, azalean islatzen den moduan, itzalen artean ezkutatutako irudi misteriotsu eta enigmatiko bat da. Kontzeptu unibertsala sinbolizatzen du: gure pentsamendurik eta portaerarik sortzetikoenek ere, aldaketa eraldatzailea jasan dezakete giza existentziaren konplexutasunen mende daudenean".

Aurrez beste single bat aurkeztu zuten, bideoklip eta guzti ikus dezakezuena: Embracing The Darkness.

2018an sortu zen Nulled banda, eta bost musikarik osatzen dute: Alex (ahotsa), Ashton (gitarra), Oscar (gitarra eta sintetizadoreak), Iban (baxua eta koroak) eta Ion (bateria).

Hurrengo kontzertuak