
Arrasateko Numen black metal banda bosgarren diskoa grabatzen hasi da. Horretarako, denbora hartuko dute. Izan ere, datorren urteko ekainean argitaratzea aurreikusten dute.
Bateria Thomasek grabatu du Frantziako B-Blast Records estudioetan. Baxua eta alboka, berriz, Arrasateko Hamarratz musikagunean grabatu dituzte. Gainerako musika tresnak eta ahotsa urritik azarora bitartean grabatuko dituzte.

Gipuzkoarrek 2019an kaleratu zuten Iluntasuna besarkatu nuen betiko laugarren diskoa, eta orain arteko azkena.
Bestalde, gogoratu behar da bi taldekidek Numen utzi zutela iazko irailean: Xabier Castillo gitarristak eta Eihar Unamuno bateria jotzaileak. Horiek horrela, gaur egun lau musikari hauek osatzen dute banda: Aritz (ahotsa), Jabo (gitarra), Lander (baxua eta alboka) eta Eöl (teklatua eta ahotsak). Zuzenekoetarako, berriz, Thomas bateria jotzaileak osatzen du boskotea.