2020/03/21

Numen taldearen lehen grabazioak 20 urte bete ditu

Arrasateko Numen black metal bandak 2000. urtean argitaratu zuen Haize Sorginduen Intziriak estreinako EP laburra. Taldeak sare sozialen bidez iragarri du 20 urte bete dituela. Bost kantu ditu eta zuzeneko errepertorioan ez badaude ere, azpimarratzekoak dira. Batez ere, Ehiztari Beltza abestia.

Urtebete beranduago Galdutako Itxaropenaren Eresia (Goimusic, 2001) lehen diskoa kaleratu zuten, eta ordutik beste lau lan argitaratu dituzte: ...Jarrai Beza Kondairak (Goimusic, 2003), Basoaren Semeak (Goimusic, 2004), Numen (Goimusic, 2007) eta Iluntasuna Besarkatu Nuen Betiko (Les Acteurs de l'Ombre, 2019).

Iaz ateratako laugarren diskoaren harira, Inaxio Esnaolak egindako iruzkina helbide honetan irakur daiteke. Aldiz, Mikel Yarzak egindako elkarrizketa beste helbide honetan topatuko duzue. 

Hurrengo kontzertuak