
Bilboko Odem talde gazteak hiru abesti grabatu zituen jorratzen dutena erakusteko; metal modernoa eta alternatiboa. Banaka eta pixkana aurkeztu dituzte, eta Terminal devotion da hirugarrena. Baita azkena ere, momentuz, iragarri dutenez.
Beste bi singleak jarraian topatuko dituzue:
Odem - O.D.E.M.
Odem - The 20
Odem banda lau musikarik osatzen dute: Josu Basarrate (ahotsa eta baxua), Unai Jimenez (gitarra), Hector Medel (gitarra) eta Luken Irazabal (bateria).