2025/10/05

Odem taldeak azeleragailua sakatu du

Bilboko Odem laukote gaztea bidea urratzen hasi da. Metal modernoa eta indartsua gustuko dute, eta gizakiaren alderdi ilunena dute hizpide.

Irailaren erdialdean aurkeztu zuten The 20 izeneko lehen abestia, eta jarraian ikus dezakezue bideoklipa:

Azaroaren 15ean Larrabasterrazko Auzoetxean ariko dira Our Natural Killer, Stigma eta Cabo Dano taldeekin batera.

Lau musikari hauek osatzen dute Odem: Josu (ahotsa eta baxua), Unai (gitarra), Medel (gitarra) eta Luken (bateria).

Hurrengo kontzertuak