2022/01/15

Oneiric Delusion bandak lehen diskoaren xehetasunak aurkeztu ditu

Bizkaiko Oneiric Delusion prog metal taldeak udaberrian kaleratuko du estreinako diskoa. Alex Unamuno (Lion Heart, Krait eta Reborn ohia) abeslariaren proiektu berria da.

Une honetan, abestiak nahasten eta masterizatzen ari dira Pedro J. Mongerekin Asuako Chromaticity Studios-etan. Azala, berriz, The Blind Gallery-ko Maider Gonzalezek egin du. Jarraian ikus dezakezue abesti zerrendarekin batera:

01. Delusions
02. The Pyre
03. Nine
04. Mother Revolution Pt I
05. Mother Revolution Pt II
06. Waiting For Your Chance
07. Humanity

Hurrengo kontzertuak