2018/12/27

Orion Child taldeak lan berriaren xehetasunak aurkeztu ditu

Durangoko Orion Child dark power metal bandak hirugarren diskoaren xehetasunak aurkeztu ditu. Continuum Fracture izango lan berri eta kontzeptualaren izenburua. 15 kantu izango ditu eta 2019an argitaratuko dute. Lan berria argitaratzeko Crowdfunding kanpaina bat abiatu du talde bizkaitarrak.

Adolfo Warbanner arduratu da azalaren diseinuaz eta kontzeptu orokorraz. Jarraian ikus dezakezue abesti zerrendarekin batera:

01. Long Time Ago…
02. The Arrival Gate
03. Nuclear Horizons
04. Collective Soul Warp
05. Calibrated and Checked
06. Sons of the Sea
07. The Hatred of my Race
08. Anthem for a New Era
09. Unexpected Loss
10. The Oath of the Enemies
11. Wanderer’s Summoning
12. Under the Bleeding Stars
13. Fight beyond the Bane
14. Wrath of Obliti
15. Undying Continuum

Une honetan, Chromaticity Studios-etan dabiltza azken musika tresnak grabatzen, Pedro J. Mongeren gidaritzapean. 

2016an argitaratu zuten Into the Deepest Bane of Hope bigarren diskoa.

Hurrengo kontzertuak