2023/11/07

Ossho taldea osatu du Aitor Losada gitarristak

Ermuako Ossho hard rock banda da Aitor Losada gitarristaren abentura berria. Ibilbide luzea darama musikari bizkaitarrak (Apocalyptic, Sffera, Governors), eta Aitor Gorosabelek eskuan mina hartu zuenean, haren ordezko gisa aritu zen Su Ta Gar taldearekin.

Proiektu berrirako laukotea osatu du: Aitor (gitarra eta ahotsa), Fernan (baxua eta koroak), Unai (gitarra) eta Manuel (bateria). Une honetan, El Círculo de la Vida lehenengo lana prestatzen ari dira, eta dagoeneko abestietako bat aurkeztu dute. Jarraian ikus dezakezue bideoklipa.

Hurrengo kontzertuak