2018/10/01

OST taldeak bere ibilbidea etetea erabaki du

Bermeoko OST bandak behin-behineko etenaldia iragarri du. Estudioko bost disko eta lan labur bat atera ondoren, zehaztu gabeko atsedena hartzea erabaki dute. Hona hemen plazaratu duten oharra:

"Aupa! Berri triste bategaz gatozkizue..., tristea baina logikaduna: Ost taldeak gelditu egingo dau bere jarduera zehaztu barik dagoen denboraldi baten zehar. Badakigu honelako erabaki batek betirakoa bihurtzeko posibilitate asko daukala, baina aurrera doazen urteek eta taldekideek harturiko konpromisu ezberdinek (musika mundukoak eta pertsonalak ere), erabaki hau hartzera eroan gaitue.  Geldialdi hau, hiru-lau hilabeteko epe baten hasiko da gehienez. Ondiño ez dago ezer zehaztuta baina, suerte apur bategaz, sorpresa txikiren bat bai egongo da agur berezi bat ospatzeko. Lortzen badan, egun gitxitan jakinaraziko dogu. Milesker esperientzi hau gozatzen lagundu gaituen eta gugaz gozatu daben guztiei".

1995ean sortu zuten taldea metala, thrash doinuak eta rocka uztartuta. Beraien ibilbidean garai desberdinak izan dituzte bandaren erritmoari dagokionez. Esan bezala, bost disko argitaratu dituzte: Hitzak-Hotsak (Gor, 1996), Salbuespena (Gor, 1998), Ostinato (Baga Biga, 2007), Inorena ez den lurrean (Baga Biga, 2008) eta Bost (Maldito Digital, 2011). Azken EPa 2016an atera zuten, lehen diskoaren urteurren gisara: Hitz Berdinak-Hots Barriak (Auto-ekoizpena).

Hurrengo kontzertuak