2024/01/20

Our Natural Killer bandak 'Midnight Run' laugarren singlea aurreratu du

Uribe Kostako Our Natural Killer metalcore/hardcore taldeak Something Left To Believe In estreinako diskoaren laugarren singlea aurkeztu du: Midnight Run.

David Marin gitarra jotzailearen etxean grabatu dute diskoa, eta Marin bera arduratu da azaleko diseinuaz. Jarraian ikus dezakezue kanta zerrendarekin batera:

01. Let the Light In
02. Carry the Weight
03. Daggers
04. Escapist
05. Mire Deep
06. Venus
07. The Part of You That Stays With Me
08. Wither
09. Dead Artist
10. Something Left To Believe In
11. Midnight Run
12. Satori

Boskoteak laster argitaratuko du lana. Beste hiru abesti aurreratu dituzte itxaronaldia arintzeko:

Our Natural Killer - Escapist

Our Natural Killer - Venus

Our Natural Killer - Dead Artist

Our Natural Killer (ONK gisa ere ezaguna) 2019an sortu zen, eta aldaketa hainbaten ondoren, boskote honek osatzen du egun: Aitor Querejeta (ahotsa), Hasier Iglesias (gitarra), David Marin (gitarra eta ahotsak), Iñigo Tellaetxe (baxua) eta Ander Gonzalez (bateria). 2020an Heal My Wounds lan laburra izango zenaren aurreneko abestiak kaleratu zituzten, baina pandemiaren eraginez, sortze prozesua atzeratzea erabaki zuten iraupen luzeko lan batean murgiltzeko. Horren emaitza izango da Something Left To Believe In diskoa.

Hurrengo kontzertuak