
Urdulizko Our Natural Killer metalcore bandak aro berri bati ekingo dio bigarren diskoarekin. Laukote bihurtu osteko lehena izango da, Javier Ortizek abesteko ardura hartu ostean.
Aurrerapen moduan, Gyves abestia aurkeztu dute. Guillermo Salazar lagunak zuzenduriko bideokliparekin estreinatu dute.
Lan berria beraien kabuz grabatu dute, eta David Marin taldeko gitarrista arduratu da ekoizpenaz. Nahasketa eta masterizazioa, berriz, Matt Thomas soinu ingeniari estatubatuarrak egin du.
Bizkaitarrek 2024ko ekainean plazaratu zuen Something Left To Believe In lehen diskoa. Aldiz, iazko urteko bukaeran, boskote izatetik laukote izatera pasatu ziren, Tori abeslariak uztea erabaki zuenean.