2025/12/18

Overloud taldeak abesti berri bat erakutsi du

Donostiako Overloud hard rock bandak Never too late abesti berriaren maketa sareratu du. Laugarren diskoaren singleetako bat izango da. Gonzalo Amasekin grabatu dute, eta Ruben Oterok egindako bideo batekin erakutsi dute.

Lan berria Oiartzungo Lezoti estudioetan grabatuko dute Gorka Urraren gidaritzapean. 

Bestalde, boskotea urtarrilaren 2an itziliko da zuzenekoetara, Donostiako Dabadaba aretoan. Hilotz taldearekin batera ariko dira. 

Loud Machine hirugarren diskoa 2018an plazaratu zuten:

Hurrengo kontzertuak