Iruñeko Oxido heavy metal taldeak prest du Soñaras bigarren diskoa. Boskoteak abuztua bukaera edo iraila hasierarako argitaratzea aurreikusten du. Aurrerapen gisara bi abesti sareratu dituzte euren Bandcamp atarian.
Lan berriaren grabazioa Iruñeko K estudioetan egin dute Alberto Porres teknikariarekin. Diseinuaz, berriz, Adolfo Warbanner arduratuko da.
Nafarroako rock eta heavy metal eszenan trebatutako bost musikarik osatzen dute banda: Iñigo de Miguel ahotsa, Xabi Baron gitarra (Dragon Lord ohia), Feli Jimenez gitarra (Gandalf ohia), Fermin Lanzas baxua (Gandalf ohia) eta Juanma Caballero (bateria).