2023/05/24

Paraside taldeak prest du lehenengo maketa

Gasteizko Paraside hard rock bandak maiatzaren 29an plazaratuko du lehendabiziko grabazioa. Plataforma digitaletan entzun ahal izango da. Julio Cesar Paiva arduratu da grabazioaz eta nahasketaz. Azala, berriz, Pablo Urrutiak egin du.

Aurkezpen kontzertuak ere iragarri dituzte. Uztailaren 15ean Gasteiz Fights Cancer jaialdian parte hartuko dute, 21ean Ardo Ona tabernan joko dute eta 29an Galtzagorr Rock Fest jaialdian izango dira.

 

Hurrengo kontzertuak