2024/01/26

Patxa abeslariak 'Steel Soul' kantarekin abiatu du bakarkako ibilbidea

Heavy metal proiektu propioa aurkeztu du Javier Navarro Patxa abeslari bizkaitarrak. Gaur egun, Ad Eternum taldeko kidea da, eta aurretik Valhalla, Adgar eta Aftershock bandetako kantaria izan zen.

Bakarlari moduan Steel Soul aurreneko singlea aurkeztu du. Bideoklipa, berriz, egun batzuk beranduago ikusi ahal izango da.

Une honetan, abestiak konposatzen eta pixkanaka horiek grabatzen ari da Pedro J. Mongerekin (Vhäldemar) haren Asuako Chromaticity Studios-etan.

Apirila bukaeran bigarren singlea estreinatuko du, eta iraupen luzeko lehen diskoa irailerako argitaratzea aurreikusten du. Aldiz, lanaren zuzeneko aurkezpena azaroan izango da.

Hurrengo kontzertuak