2024/06/11

Patxa musikariak 'Just Heavy Metal' diskoa argitaratuko du

Bizkaiko Javier Navarro Patxa musikariak Just Heavy Metal bakarkako lehen diskoaren xehetasunak eman ditu. Zehazki, Jose Antonio Vives ilustratzaileak egindako azala aurkeztu du.

Maldito Records diskoetxearen bidez kaleratuko du, eta oraindik ez du argitalpen datarik eman. Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu du, Pedro J. Mongeren (Vhäldemar) gidaritzapean.

Azala ez ezik, Sacred Elf bigarren singlea estreinatu du. Ronnie James Dio abeslari estimatuari eskainitako omenaldi bat da. Letren bideo batekin sareratu du.

Lehen singlea, berriz, urte hasieran estreinatu zuen. Hauxe duzue Steel Soul kantaren bideoklipa.

Patxak banda ere osatu du zuzenekoei begira. Hiru musikari eta lagun batu ditu bakarkako heavy metal proiektura: Jose Prieto Kasta (gitarra), Jose Felix Melsió Chefy (baxua) eta Mikel Iragui (bateria).

Abeslari bizkaitarrak urte asko daramatza heavy metalgintzan. Gaur egun, Ad Eternum taldeko abeslaria da, eta aurretik Valhalla, Adgar eta Aftershock bandetan ibili zen.

Hurrengo kontzertuak