Bizkaiko Pestilength corrosive death metal bikoteak abuztuaren 1ean plazaratuko du Failure Décor / Inane lan berria.
Bi kantako single berezi hau Frantziako Debemur Morti Productions zigiluaren babesarekin sareratuko dute. Aurrerapen txiki bat entzun daiteke aipaturiko zigiluaren Instagram kontuan.
Jarraian ikus dezakezue azala:
Abesti berriak 2024ko Solar Clorex hirugarren diskoaren grabazio saioetan sorturikoak dira.
Pestilength bikotea anonimotasunean ezkutatzen diren bi musikarik osatzen dute: M. (gitarra, baxua eta ahotsa) eta N. (bateria eta perkusioa).