2020/01/20

Pestilength bikoteak "Eilatik" lehen diskoa plazaratu du

Bizkaiko Pestilength bandak black, death eta doom metal doinuak jorratzen ditu. Bi urteko epean argitalpen asko aurkeztu dituzte, eta bereziki, azken hilabeteetan. Gaur bertan plazaratu dute Eilatik iraupen luzeko estreinako diskoa. Bikotearen Bandcamp atarian irakur daitekeenez, Morbid Angel eta Incantation zaleentzako "death metal erasoa" da. Urtarrilean bertan beste bi EP sareratu dituzte: Shrine (The Eilatik Parallels) eta Neuralpha

Itzaletik ibiltzen diren muturreko talde hainbatekin gertatzen den bezala, bikote honen inguruko informazio askorik ez dago. Horrela ere, zertxobait ikertuz gero jakin daiteke Mika Unholy musikaria (Osmosis, Beruna, Carnivorous Voracity).

Hurrengo kontzertuak