2024/01/16

Pestilength bikoteak 'Solar Clorex' diskoaren bigarren singlea entzungai jarri du

Bizkaiko Pestilength corrosive death metal bandak Solar Clorex lan berriko bigarren singlea estreinatu du: Baleful Profusion. Jarraian entzun dezakezue.

Iraupen luzeko hirugarren diskoa otsailaren 16an argitaratuko dute Frantziako Debemur Morti Productions zigiluarekin.

Azala eta abesti zerrenda:

01. Intraexsanguination
02. Neerv
03. Occlusive
04. Enthronos Wormwomb    
05. Baleful Profusion    
06. Dilution Haep    
07. Oxide Veils
08. Choirs of None    
09. Verbalist Aphonee

Aurretik Neerv beste singlea plazaratu zuten:

Taldeak ondorengoa adierazi du lan berriaren inguruan: "Ehundurek eta maiztasunek zeregin garrantzitsua dute izaki torturatuen dialektoari forma emateko. Eskomikatu zaitez, tefra lohituak zure ontziak irradiatu ditzala, ito zaitez erabat atseginez inperio basatiei begira, miretsi ezazu Basom eta bere arraza, etorriko denaren hondakinak aurreikusteko. 'Eilatik' eta 'Basom Gryphos' bezalako aurreko agerpenak hurrengo kataklismoaren logelako faseak baino ez dira. Adi!".

Pestilength bikotea anonimotasunean ezkutatzen diren bi musikarik osatzen dute: M. (gitarra, baxua eta ahotsa) eta N. (bateria eta perkusioa).

Hurrengo kontzertuak