2023/12/19

Pestilength bikoteak 'Solar Clorex' diskoaren xehetasunak iragarri ditu

Bizkaiko Pestilength corrosive death metal bandak otsailaren 16an kaleratuko du Solar Clorex hirugarren diskoa. Frantziako Debemur Morti Productions zigiluaren babesa izango dute.

Azala eta kanta zerrenda iragarri dituzte:

01. Intraexsanguination
02. Neerv
03. Occlusive
04. Enthronos Wormwomb    
05. Baleful Profusion    
06. Dilution Haep    
07. Oxide Veils
08. Choirs of None    
09. Verbalist Aphonee

Gainera, abestietako bat entzungai jarri dute:

Taldeak ondorengoa adierazi du lan berriaren inguruan: "Ehundurek eta maiztasunek zeregin garrantzitsua dute izaki torturatuen dialektoari forma emateko. Eskomikatu zaitez, tefra lohituak zure ontziak irradiatu ditzala, ito zaitez erabat atseginez inperio basatiei begira, miretsi ezazu Basom eta bere arraza, etorriko denaren hondakinak aurreikusteko. 'Eilatik' eta 'Basom Gryphos' bezalako aurreko agerpenak hurrengo kataklismoaren logelako faseak baino ez dira. Adi!".

Bestalde, lan berriaren aurrerapen abesti moduan aurkeztu zuten Suhbem Legm pieza, azkenik, ez da disko berriaren parte izango:

Pestilength bikotea anonimotasunean ezkutatzen diren bi musikarik osatzen dute: M. (gitarra, baxua eta ahotsa) eta N. (bateria eta perkusioa).

Hurrengo kontzertuak