Astigarragako Punto Muerto hirukoak distortsio bilduma batekin puskatu du isilean pasaturiko denbora. Redención abesti berria aurkeztu dute bideoklip makur batekin.
Jorratzen duten musika metal esperimentu bat dela diote kideek. Izan ere, Ivan abeslariak, Yosu baxu jotzaileak eta Imanol bateria jotzaileak osatzen dute banda. Hau da, ez dute gitarristarik, eta baxu distortsionatua da oinarria.
Hainbat dira aurkeztu dituzten kantak, eta beste horrenbeste erakusteko asmoa dute. Aurrera begira, baliteke argitalpen batean batzea guztiak, hirukoak jakinarazi duenez.
Iazko irailean estreinatu zuten aurreko singlea: La pesadilla del hombre muerto.