2023/06/11

Putrid Torso bikoteak lehen diskoaren xehetasunak eman ditu

Gipuzkoako Putrid Torso brutal death metal bandak Trails Of Hypnotized Human Veins estreinako diskoa kaleratuko du udazkenean. Pathologically Explicit Recordings zigilua arduratuko da argitalpenaz. Igor Sanchez (Human Embroidery, Abandonment) eta Ion Santos (Hopelessness) musikarien proiektua da.

Dechristianize Art ilustratzaileak egin du azala, eta jarraian ikus dezakezue abesti zerrendarekin batera.

01. The Second Coming of Negative Utopia
02. Maremagnum Cacotopia
03. The Chaotic And Pseudo-Slave Existence Of The Proletarian Turning To A Violent Revenge Against The Corporativist Businessman
04. Path To Avoid
05. Cataclysmic Decline
06. Undesirable Hypothetical Society
07. Devoid Morality
08. Kowloon Resurgence

Gitarrak eta baxua Ebola Room estudioetan grabatu dituzte, eta ahotsak Txopin estudioetan. Bateria, berriz, Krzysztof Klingbeinek (Belphegor, Vader ohia). Nahasketaz eta masterizazioaz JFT Producciones arduratuko da.

Iazko abenduan, Prologue To Nowhere maketa plazaratu zuten:

Hurrengo kontzertuak