2023/08/05

Putrid Torso taldeak 'Undesirable Hypothetical Society' abestia estreinatu du

Gipuzkoako Putrid Torso brutal death metal bikoteak Trails Of Hypnotized Human Veins diskoaren lehen aurrerapena estreinatu du: Undesirable Hypothetical Society.

Igor Sanchez (Human Embroidery, Abandonment) eta Ion Santos (Hopelessness) musikarien proiektua da. Urriaren 19an argitaratuko dute iraupen luzeko lehen lana Pathologically Explicit Recordings zigiluarekin.

Dechristianize Art ilustratzaileak egin du azala, eta jarraian ikus dezakezue abesti zerrendarekin batera.

01. The Second Coming of Negative Utopia
02. Maremagnum Cacotopia
03. The Chaotic And Pseudo-Slave Existence Of The Proletarian Turning To A Violent Revenge Against The Corporativist Businessman
04. Path To Avoid
05. Cataclysmic Decline
06. Undesirable Hypothetical Society
07. Devoid Morality
08. Kowloon Resurgence

Gitarrak eta baxua Ebola Room estudioetan grabatu dituzte, eta ahotsak Txopin estudioetan. Bateria, berriz, Krzysztof Klingbeinek (Belphegor, Vader ohia). Nahasketaz eta masterizazioaz JFT Producciones arduratu da.

Hurrengo kontzertuak