2019/10/31

Red Dead bandak "Forest of Chaos" diskoa plazaratuko du

Baionako Red Dead death metal taldeak urtea bukatu aurretik argitaratuko du Forest of Chaos iraupen luzeko bigarren diskoa. Laukote izatetik hiruko izatera pasa ziren lapurtarrak.

Hamabi kantu izango ditu lanak eta Gread Dane Records zigiluak plazaratuko du. Eurek grabatu dute eta Suitzako Conatus Studio-an masterizatu. Azala, berriz, Jose Antonio Vives ilustratzaile ezagunak egin du.

01. Funeral Path
02. Forest of Flesh
03. The Gatekeeper
04. Butcher's Pray
05. Black Valley
06. Red Eyes Children
07. Old Skull Road
08. Antidote Trap
09. Servant of the Death
10. Epidemic Fangs
11. Winds of Chaos
12. Into the Void

Abestietako bat dagoeneko entzun daiteke.

Hurrengo kontzertuak