2026/11/20

Rejected taldeak lehen pauso oldarkorra eman du

Donostiako Rejected hardcore/metal boskoteak Bring the violence estreinako lana argitaratu du. Zazpi abesti bortitz ditu, eta entzungai jarri dituzte plataforma digitaletan. Zuzenekoetan aurkezteko prest daude.

Haritz Harreguyren Usurbilgo estudioan grabatu zuten, eta Jon Badi (North Waves Sound) arduratu da masterizazioaz. Azala eta kanta zerrenda segidan ikus ditzakezue:

01. Bring the Violence
02. Never forsaken
03. Lesser evil
04. Dogs don't bark
05. Rise above
06. Bite attack
07. Last fight

Urriaren bukaeran, lanari izena ematen dion abestiaren bideoklipa aurkeztu zuten. Ehun Txori S.L.-k ekoizturikoa da eta Marina Palaciok zuzendu du.

Rejected taldea musikari hauek osatzen dute: Ander Brocal (ahotsa), Harkaitz Erauntzetamurgil (gitarra), Angel Calle (gitarra), Brais Gordo (baxua) eta Alain Mendia (bateria).

Podcasta

Hurrengo kontzertuak