
Bi hamarkada luzeren ondoren, Resilente proiektu pertsonala aurkeztu du Sebas beterano gipuzkoarrak. Manager eta soinu teknikari gisa daraman ibilbide luzeagatik da ezaguna. Orain, ordea, haren musikagintza azaleratzea erabaki du.
1999. urte bukaeran, Sebasek zituen hainbat abestiri forma ematea erabaki zuen, musika azkarra eta kritika soziala uztartzeko. Horretarako, Beloki (Anestesia) bateria jotzaile eta lagunarekin elkartu zen. Hirukoa, berriz, Fede (Ira et Decessus) baxu jotzailearekin osatu zuen. Entsegu bakarra eginda desegin zuten taldea. Ondorioz, Resilente kide bakarreko proiektua izatera pasatu zen.
2026ko ekainaren 30ean, En la puerta de mi casa lehen abestia argitaratu zuen This is Hardcore not Spain bigarren bilduman.
Hilabete geroago, pasa den uztailean, Demon 026 bi kantako maketa sareratu zuen.
Musikalki thrashcore gisa laburbildu daiteke proposamena, nahiz eta askotarikoak diren jorratzen dituen muturreko doinuak.
Une honetan, Sebas lau abestiko Demon II lana prestatzen ari da, Resilente taldearekin aurrera jarraitzeko.