2024/07/04

Robert Rodrigo gitarristak 'Heaven' abestia aireratu du

Robert Rodrigo gitarrista bizkaitarra gustura dabil single solteak plazaratzen. Heaven da pieza berriena, eta dagoeneko plataforma digitaletan entzun daiteke.

Abesti berria honela aurkeztu du: "Lehenengo akordean, giro magiko batean biltzen zaitu, doinu kutsakorrez eta riff ahaztezinez betea. Miguel Manjon baxu jotzailearen atal erritmiko sendoaz lagundurik, abesti hau soinu bidaia bat da, ukitu garaikideekin rockaren esentzia bereganatzen duena".

Iazko urrian beste single bat estreinatu zuen: Rainbow Road.

Horrez gain, bizkaitarrak irailaren 20an kaleratuko du Live in Bilbao zuzeneko diskoa. Iazo azaroaren 11n grabatu zuen Bilboko StageLive aretoan.

Hurrengo kontzertuak