Baionako Saddict muturreko metal taldeak Rage Acte 1 lan labur berria plazaratu du. Iraupen luzeko hiru abesti gordin ditu.
Eric Dorléansekin grabatu dute Uztaritzeko haren Notos Productions estudioetan. Boskoteak plataforma digitaletan eta beraien Bandcamp atarian jarri du entzungai.
2019an sortu zuten Saddict banda thrash metala, death metala eta heavy metala uztartzeko. 2021ean kaleratu zuten Impact lehen diskoa, eta 2023an ReVolt bigarrena.
Taldea osatzen duten bost musikariak hauek dira: Bri (ahotsa), Boubou (gitarra), Thierry (gitarra), Karl (baxua) eta Sam (bateria).