2020/08/23

Samarithan da Fernandez anaien proiektu berria

Barakaldoko Samarithan doom metal banda pandemiaren ondorioa da. The Name taldeko Guillermo Fernandezek indarrak batu ditu Alberto eta Carlos anaiekin. Estiloaren jarraitzaile dira, eta erreferentetzat dituzte Candlemass, Solitude Aeternus, Memento Mori eta Paradise Lost. Ildo horretatik abiatuta estreinako kantua aurkeztu dute.

Euskal Herria eta Alemania bitartean egin dute ekoizpena. Albertok ekoiztu du Eislingen hiriko Gotaesken Studios-etan, eta ahotsak Guillermok grabatu ditu Barakaldoko Averolo estudioan. Doinu berriak laster plazaratuko dituztela iragarri dute. 

Hurrengo kontzertuak