Bizkaiko Sanngre thrashcore/hardcore punk taldeak uztailaren 10ean plazaratuko du Thrash Core Punk Hard Brutality lan berria. Aldaketa askoren osteko lehen emaitza izango da.
Egun gutxi barru osorik entzungai jarriko duten arren, abesti bat aurreratu dute, euskarazko lehendabizikoa: Hil edo hil. Bideoklipa jarraian ikus dezakezue.
Diskoaren azala eta abesti zerrenda, berriz, jarraian ikus dezakezue:

01. Mata idiotas
02. Hil edo hil
03. El inquisidor
04. Rodarán cabezas
05. Abismo
06. Johnny Puños de Acero
07. La verdad
08. Tus risas no mandan
09. Volveran a saltar
10. Kill idiots
Beraien ibilbideko laugarren iraupen luzekoa izango da, Sanngre (2019), Soltad al Dóberman (2021) eta Soltad al Dóberman 2.0 (2025) argitaratu ondoren.