2018/05/11

Sentimen Beltza banda bueltan da seigarren diskoarekin

Amurrioko Sentimen Beltza taldeak Izar Basoaren Hutsunean seigarren diskoa argitaratuko du Darkwoods zigiluarekin. Black metal gordin eta paganoz jositako zazpi abesti izango ditu lanak, zigiluak berak jakitera eman duenez. Bideo bat ere aurkeztu dute, aurrerapen gisara.

2004an sortu zuen Oindurth SaVinitta (Nakkiga, Owl's Blood, Ur, Lupulo) musikariak Sentimen Beltza proiektua. Ordutik bost disko, beste hainbeste lan elkarbanatu, bi EP eta bilduma bat argitaratu ditu. Iraupen luzeko azken lana Pagopean da, 2015ean plazaratu zuena. Taldearen ibilbidea bukatu izanaren zurrumurrua zabaldu zen black metala oso hurbiletik jarraitzen duten underground mailako zaleen artean. Zurrumurrua baino ez. 

Hurrengo kontzertuak