2018/06/18

Sentimen Beltza taldeak seigarren diskoa argitaratu du

Iritsi da eguna. Amurrioko Sentimen Beltza bandak Izar Basoaren Hutsunean seigarren diskoa argitaratu du Darkwoods zigiluaren bidez. Guztira zazpi abesti ditu edizio arruntak. Berezi eta mugatuak, aldiz, bigarren disko bat du, eta bertan, bederatzi talderen bertsioak topa daitezke. Tartean da, Mortinatum banda arabarraren Hau da guda abestiaren moldaketa. Argitalpenak atalean dituzue xehetasunak.

Abesti berrietako bat sarean entzun daiteke:

Hurrengo kontzertuak