2023/05/17

Sepulchral bandak 'Live at Groove Studios' zuzeneko lana plazaratu du

Bilboko Sepulchral death metal taldeak Live at Groove Studios zuzeneko lana sareratu du. Pasa den apirilaren 3an grabatu zuten Portugaleteko Groove aretoan, bandaren lehendabiziko kontzertua. Hain zuzen ere, boskote gisa aritu ziren, ondorengo musikariekin: Gaueko (ahotsa), Durk (baxua eta ahotsa), Herio (gitarra), Palacios (gitarra) eta Borja (bateria).

Jarraian osorik entzun dezakezue. Heriok nahastu eta masterizatu du:

Aldiz, ikusi nahi baduzue, hemen duzue zuzeneko emanaldia:

Iazko otsailean From Beyond The Burial Mound (Soulseller Records) lehen diskoa argitaratu zuten.

Hurrengo kontzertuak