2019/02/13

Sepulchral bikoteak estreinako lan laburra atera du

Bilboko Sepulchral death metal bandak Graveyard Repugnance lehen EPa argitaratu du Ignis Fatuus Collective zigiluarekin. Lau abesti bortitz ditu eta Gaueko arduratu da azalaren diseinuaz.

Dusk abeslari eta baxuak (Arvalastra) eta Gaueko gitarrak (Nuclear Revenge, Aehrebelsethe) osatzen dute banda. Aurkeztu berri dutena hirugarren grabazioa da. Aurretik, bi maketa sareratu zituzten. Estreinako lan laburra jarraian entzun dezakezue:

Hurrengo kontzertuak