2021/09/28

Servants Of The Sword bandak lehen diskoa argitaratuko du

Bizkaiko Servants Of The Sword brutal death metal taldeak Execute the Enemies (Human Hunting) estreinako diskoa plazaratuko du azaroan. Pathologically Explicit Recordings zigilua arduratuko da argitalpenaz.

Lau urte luze pasa dira lehen kantua aurkeztu zutenetik. Orain diskoaren aurrerapen abestia estreinatu dute: Realm of Carnage.

Jose Antonio Vives ilustratzaileak egin du azala. Gainerako xehetasunen inguruan ez du informaziorik eman taldeak. Dena dela, jakina da Carnivorous Voracity, Fixation On Suffering, Harsh eta Scatorgy Secretion bandetako kideez osaturikoa dela.

Hurrengo kontzertuak