2023/12/16

Sevicia taldeak 'Winding Hell' lehen kanta aurkeztu du

Bilboko Sevicia metal bandak erritmoa bizitu du azken hilabeteotan. 2021ean elkartu ziren, eta pasa den azaroan estreinatu zuten Winding Hell aurreneko abestia. Lehen maketa osatuko duenetako bat da.

Askotariko metal taldeen eraginak nahasten dituztela diote. Erreferentzia moduan aipatu dituzte Trivium, Parkway Drive, Gojira, Children of Bodom eta System of a Down. Musika tresna konbentzionalez gain, oso bestelako instrumentuak erabiltzen dituzte: baraila (quijada), didgeridooa, triangelua, flauta, okarina eta heriotzaren txilibitua, besteak beste.

Bost musikarik osatzen dute Sevicia banda: Julen Romero Angulo (ahotsa eta baraila) Unai Riaño Gomes (gitarra) Markel de la Fuente Matesanz (gitarra eta koroak) Josu Blanco Picaza (baxua) Mikel Dhanwant Fernandez Bhogal Dan (teklatua eta koroak) eta Ivan Cortes Serradilla (bateria).

Urtarrilaren 20an zuzenean ariko dira Laudioko Drumgorri aretoan Ealain taldearekin batera.

Hurrengo kontzertuak