Sevicia - The Ophidian

Aitzindari izateko berezitasun bat behar da. Sevicia bilbotarrek badute berea: baraila edo masailezurra. Euskal Herriko lehen metal taldea da perkusio mota hori erabiltzen. Konbentzionalak ez diren beste musika tresna batzuk ere erabiltzen dituzte: didgeridooa, triangelua, okarina eta heriotzaren txilibitua, besteak beste.

The Ophidian estreinako diskoan bestelako doinuak presente daude, nahiz eta beraien proposamena sailkatzeko zaila izan. Ahots garbi eta are bereziago batekin kantaturiko muturreko metala dela esan genezake, death melodikotik gertu dagoena, eragin klasikoekin batera. Julen Romeroren ahotsak, nolabait, Falconer eta Tyr taldeetakoena gogora ekar dezake.

Hamar abestiko azken emaitzaren soinua hobetzen ahalegindu diren arren, are hobeagoa izan zitekeen. Batez ere, kanta interesgarri hauek ekoizpen txukunagoa merezi dutelako. Dead Earth izan zen aurreratu zuten lehena, eta bideoklip on batekin hedatzen saiatu zirena. Aipaturiko ezaugarri guztiak ondoen barnebiltzen dituena da. Nabarmentzeko beste batzuk ere badira: Turquoise Tail, Red Sprites, The Ophidian bera eta Winding Hell deigarriena.

Desertutik taula gainerako bidea sendotu nahian dabiltza, haien errepertorioa eta musika tresna sorta erakusteko. Hain zuzen ere, ikustekoa izango da.

Inaxio Esnaola Aranzadi


Diskoetxea: Autoekoizpena.

Abesti zerrenda:

01. Winds of Eternity
02. Dead Earth
03. Prey of Time
04. Turquoise Tail
05. Burning Arid Land
06. Red Sprites
07. Droughts and Floods
08. Colors of Creation
09. The Ophidian
10. Winding Hell

Hurrengo kontzertuak