2024/01/30

Shallow Waters bandak lehen artelana erakutsi du

Gipuzkoako Shallow Waters post black metal taldeak All Colours Blur To One lan berriaren izenburu bera duen abestia aurreratu du. Martxoaren 1ean plazaratuko dute Belgikako Meuse Music Records zigiluaren babesarekin.

David Zabalak eta Mario Lezaunek zuzendu dute bideoa. Aldiz, Beatrizze da musikariekin batera agertzen den aktorea –berak ere diskoko kanta batean kolaboratu du–.

Bigarren diskoak hamar abesti izango ditu, eta horietako bitan gonbidatu bereziak izango dituzte. Azala, berriz, Luis Louzaok (9th. Circle Design) egin du.

Jarraian ikus dezakezue kanata zerrendarekin batera:

01. Bearer Of Bitter Sorrow
02. Cyclops
03. A Devious Walk
04. Retrofuturistic Circle
05. Everlasting Shadows
06. All Colours Blur To One
07. Whisper Of A Dying Soul
08. 11 Stairs To Despair (feat. Andrés Pestana)
09. Golden Cage
10. Blown By The Winds (feat. Joan Esmel & Beatrizze)

Taldeak eta diskoetxeak honela aurkeztu dute lan berria: "Espontaneotasunez beteriko diskoa da, berehalako inpaktuaz, black metal arpegiodunaren arnas-abiaduraz eta esentzia malenkoniatsuaren gainean musu ilunez egindako harmoniez betea. Gizakien axolagabekeriak zigortutako arimen etsipena, bakardadea eta sufrimendua kontatzen duten abestiak".

Bergarako Auryn Studios-etan grabatu dute Tristán Iñiguez (Evadne, Darkness By Oah ohia) gitarra jotzailearen eta gidariaren gidaritzapean. Iñiguezek abiaturiko proiektua boskotea da gaur egun, eta musikari hauek ditu alboan: Pablo Egido abeslaria (The Holeum, Ikarie), Rober Garcia bateria (Hex, Denial ohia), Andoni Barkero gitarrista (Lined) eta Manex Akerburu baxu jotzailea (Hex, Denial ohia).

Hurrengo kontzertuak