2024/01/16

Shallow Waters bandak nazioarteko zigilu batekin argitaratuko du lan berria

Gipuzkoako Shallow Waters post black metal taldeak Belgikako Meuse Music Records zigiluarekin plazaratuko du bigarren diskoa. Laster iragarriko dituzte argitalpen data eta beste xehetasun batzuk.

Lan berria Bergarako Auryn Studios-etan grabatu zuten Tristán Iñiguez (Evadne, Darkness By Oah ohia) gitarra jotzaile eta gidariaren gidaritzapean.

Bigarren diskoa boskote gisa kaleratuko dute. Iñiguezek alboan ditu Pablo Egido abeslaria (The Holeum, Ikarie), Rober Garcia bateria (Hex, Denial ohia), Andoni Barkero gitarrista (Lined) eta Manex Akerburu baxu jotzailea (Hex, Denial ohia).

Bed Of Snakes estreinako lana 2020an kaleratu zuten, eta jarraian osorik entzun dezakezue:

Hurrengo kontzertuak