2024/01/22

Shallow Waters taldeak 'All Colours Blur To One' diskoa argitaratuko du martxoan

Gipuzkoako Shallow Waters post black metal bandak iraupen luzeko bigarren diskoaren xehetasunak iragarri ditu. All Colours Blur To One izango da izenburua eta Belgikako Meuse Music Records zigiluarekin kaleratuko dute martxoaren 1ean.

Hamar abesti izango ditu, eta horietako bitan gonbidatu bereziak izango dituzte. Azala, berriz, Luis Louzaok (9th. Circle Design) egin du. Jarraian ikus dezakezue kanata zerrendarekin batera:

01. Bearer Of Bitter Sorrow
02. Cyclops
03. A Devious Walk
04. Retrofuturistic Circle
05. Everlasting Shadows
06. All Colours Blur To One
07. Whisper Of A Dying Soul
08. 11 Stairs To Despair (feat. Andrés Pestana)
09. Golden Cage
10. Blown By The Winds (feat. Joan Esmel & Beatrizze)

Taldeak eta diskoetxeak honela aurkeztu dute lan berria: "Espontaneotasunez beteriko diskoa da, berehalako inpaktuaz, black metal arpegiodunaren arnas-abiaduraz eta esentzia malenkoniatsuaren gainean musu ilunez egindako harmoniez betea. Gizakien axolagabekeriak zigortutako arimen etsipena, bakardadea eta sufrimendua kontatzen duten abestiak".

Bergarako Auryn Studios-etan grabatu zuten Tristán Iñiguez (Evadne, Darkness By Oah ohia) gitarra jotzailearen eta gidariaren gidaritzapean. Iñiguezek abiaturiko proiektua boskotea da gaur egun, eta musikari hauek ditu alboan: Pablo Egido abeslaria (The Holeum, Ikarie), Rober Garcia bateria (Hex, Denial ohia), Andoni Barkero gitarrista (Lined) eta Manex Akerburu baxu jotzailea (Hex, Denial ohia).

Hurrengo kontzertuak