2023/03/03

Shallow Waters taldeak bigarren diskoa grabatu du

Gipuzkoako Shallow Waters post black metal bandak hiruko moduan grabatu du iraupen luzeko bigarren lana. Bergarako Auryn Studios-etan egin dute, taldeko gidari Tristan Iñiguezen (Darkness By Oath, The Great Wound ohia) gidaritzapean. Rober Garciak (Hex) grabatu ditu bateriak, eta Pablo Egido (The Holeum) abeslariak ahotsak.

Sare sozialetan iragarri dutenez, gustura daude lorturiko emaitzarekin. Hemendik aurrera, diskoa nahastu eta masterizatuko du Iñiguezek.

Gainera, bandaren inguruko nobedade gehiago aurreratu dituzte. Andoni Barkerok (Lined) beteko du Andres Pestana gitarristak utzitako lekua.

2020ko ekainaren 26an argitaratu zuten Bed Of Snakes estreinako lana, eta jarraian entzun dezakezue:

Hurrengo kontzertuak