2023/06/14

Shallow Waters taldeak boskotea osatu du

Gipuzkoako Shallow Waters post black metal bandak Manex Akerburu baxu jotzailearekin (Hex, Denial ohia) osatu du boskotea. Gainerako taldekideak dira Tristan Iñiguez gitarrista eta gidaria (Evadne, Darkness By Oah ohia), Pablo Egido abeslaria (The Holeum, Ikarie), Rober Garcia bateria (Hex, Denial ohia) eta Andoni Barkero gitarrista (Lined).

Bigarren diskoa Bergarako Auryn Studios-etan grabatu dute Iñiguezen gidaritzapean, eta laster hasiko dira nahasketekin. Bestalde, urriaren 14an, Portugaleteko Groove aretoan ariko dira zuzenean Evadne taldearekin batera.

2020ko ekainaren 26an argitaratu zuten Bed Of Snakes estreinako lana, eta jarraian entzun dezakezue:

Hurrengo kontzertuak