2020/05/27

Shallow Waters taldeak ekaina bukaeran kaleratuko du "Bed of Snakes" lehen diskoa

Gipuzkoako Shallow Waters bandak ekainaren 26an argitaratuko du Bed Of Snakes estreinako lana. Tristan Iñiguez (Darkness By Oath, The Great Wound) musikaria da bandaren gidaria, eta alboan ditu Andres Pestana (Demised) gitarra jotzaile zein abeslaria eta Pablo Egido (The Holeum) abeslaria. Post black metal eta melodic doom/death metal doinuak jorratzen dituzte. 

Auryn Studios-etan grabatu nahastu eta masterizatu dute lana. Bederatzi abesti izango ditu, eta David Zabala arduratu da diseinuaz:

01. Approaching The Unknown
02. Blended In The Urn
03. The Tears I´ve Shed
04. Bed Of Snakes
05. My Hidden Friend
06. Light The Pyre
07. Scars On Your Chest
08. Banished Endeavours
09. Outward Journey

Blended in the Urn izeneko abestia aurkeztu berri dute, laugarren aurrerapena.

Hona hemen jarraian beste hiru aurrerapenak:

Hurrengo kontzertuak