2021/09/04

Sijjin hirukoak "Sumerian Promises" lehen diskoa argitaratuko du azaroan

Euskal Herria eta Alemania lotzen dituen Sijjin thrash/death metal taldeak Sumerian Promises estreinako diskoa plazaratuko du azaroaren 12an. Sepulchral Voice Records zigilua arduratuko da argitalpenaz, aurreko Angel of the Eastern Gate lanarekin egin bezala. Hirukoa osatzen dute Malte Gericke abeslari eta baxuak (Necros Christos ohia), Ekaitz Garmendia gitarristak (Legen Beltza, Extinction, ...) eta Iban Hernandez bateriak (Legen Beltza, Necros Christos ohia).

Iraupen luzeko diskoak 45 minutuko iraupena izango du, eta grabazioaz Garmendia arduratu da Karrantzako Black Storm estudioetan. Kantu guztiak zuzenean grabatu dituzte mozketa eta moldaketarik gabe. Azala jarraian duzue ikusgai.

Laster plazaratuko dute aurrerapen bat, baina bitartean hemen duzue Angel of the Eastern Gate lan laburra entzuteko aukera.

Hurrengo kontzertuak