
Bizkaiko Sinmas thrashcore/crossover taldeak Metal Verso seigarren diskoarekin ospatuko du 25 urteko ibilbidea. Laneko zortzi abestiak pixkanaka aurkeztuko dituzte, eta Lucky Like da lehendabizikoa.
Sare sozialekin kritiko agertu dira, baina baita ere ohikoa duten izaera satirikoarekin. Jarraian ikus dezakezue kanta berriaren bideoklipa:
Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu eta ekoiztu dute Pedro J. Mongerekin (Vhäldemar).